Naturan Hezten

EHU-tik etorri dira, HHkoek Urmaelean egiten dutena ezagutzera.

JOSU SANZ Zientzia Esperimentalen Didaktikako irakaslea da EHUn, Haur Hezkuntza ikasten ari direnekin. Gure eskolan Urmaelean egiten den lanketaren berri emango du uztailean Manresan ospatuko den Haur Hezkuntzako Zientziaren Nazioarteko I. Kongresuan.
Gehiago

Urmaelean ikerketan ari dira Haur Hezkuntzako ikasleak

Alde batetik Urmaelean bizi diren zapaburuen metamorfosia behatzen ari dira eta bestetik egunero urmaeleko uraren tenperatuta neurtzen dute, gelako grafikan apuntatuz.
Gehiago

BARATZEKO LETXUGAK ETXERA ERAMATEN HASI GARA

Ostegunero bezala baratzera jaitsi gara. Gaur ere lan asko egin dugu.
Gehiago

Ikasleak eta familiak BASOAn, EKOGUNEkoekin

Guraso Elkarteak antolatutako irteeran hainbat guraso eta ikaslek parte hartu genuen larunbatean.
Gehiago

STEAM EUSKADI ZIGILUA AITORTU ZAIGU!

Azken ikasturte hauetan URMAELAren inguruan egiten ari garen lana dela eta, eman zaigu ZIGILU hau. 
ARANZADI ZIENTZIA ELKARTEA izan da ezinbesteko BIDELAGUNA ibilbide honetan. Eskerrik asko!
Gehiago

LH1ko IKASLEAK BARATZEAN LANEAN ARITU GARA

Gaur ostirala, eguraldi ona lagun eskola ondoko baratzera joan gara.
Gehiago

Ibilaldia LH6koek, paisaia ederretan zehar

6. mailako ikasleak ostiralean, ibilaldia egin zuten. Ohiko BASO ESKOLAko saioa egin beharrean, ibilaldia egitera joan ziren. Hotzari aurre egin zioten, mugituz eta jolastuz.
Gehiago

ESKOLAKO BARATZA MARTXAN DA BERRIRO

Ikasturte honetan baratzean abiatzea pixka bat kosta zaigun arren, hastera goaz. JOXE MARTIN ari zaigu laguntzen, IZEI eta EIHARAren aitona. Eskerrik asko, benetan!
Gehiago

"Menta txuri izue", gaur gure basoari jarri diogun IZENA

Gaur basora egin dugun irteera eta Muittei-ko basoari izen berri bat jarri diogu
Gehiago

URMAELAren inguruko formazioa irakasle taldea eta zenbait gurasorentzat

ARANZADI elkarteko Ane Fernandez etorri zen formazio saioa gidatzera. Zenbait azalpen eman zituen eta talde txikitan lanean, marrazten edo pentsatzen jarri gintuen.
Gehiago

URMAELA, gure ikasgela

Atzo Lehen hezkuntzako 2. mailako ikasleak urmaelean ibili ziren. URMAELTXO proiektuan parte hartzen ari dira, NEIKER ikerketa erankundea, INGURUGELA eta ARANZADIrekin batera.
Gehiago

Ikasle ordezkariak ORTZADAR txokoan

Aste honetan Lehen Hezkuntzako gela bakoitzeko ikasle ordezkariak bildu dira. Besteak beste geletako tenperaturaren neurketei buruz aritu dira eta jasotako datuak eskola sarrerako ORTZADAR txokoan jarri dituzte.
Gehiago