Lege Arduraduna
Zaldibiako Lardizabal Herri Eskola
Helbidea: Santa Fe Kalea - 46A - 20247 ZALDIBIA (Gipuzkoa)
idazkaritza@lardizabal.eus
Erabilera baldintzak
Lege baldintza hauek webgune honen erabilera baimendua arautzen dute. Webgunea Zaldibiako Lardizabal Herri Eskolak (aurrerantzean LARDIZABAL.EUS) jarri du Interneten erabiltzaileen eskura. Lege-baldintza hauekin ados ez bazaude, webgune honetatik atera beharko duzu.
Erabiltzaileak arduraz, zuzen eta legearekin bat erabili beharko du webgunea eta, bereziki, ez du honako gauzarik eginen:
Erantzukizunak
LARDIZABAL.EUSek ez du bere gain hartuko erabiltzaileari -dela webgunearen birusengatik, dela webgunea erabilgarri ez egoteagatik, dela webaren beste edozein portaera txarragatik- eragin dakizkiokeen galeren edo kalteen gaineko erantzukizunik. LARDIZABAL.EUSek bere esku dauden eta egun teknikaren egoerarekin bat heldu diren segurtasun-neurri guztiak hartu ditu, webgunearen funtzionamendu ona bermatzeko eta erabiltzaileari inolako kalterik ez eragiteko.
LARDIZABAL.EUSek ez du bere gain hartuko erabiltzaileek isuritako iruzkinen edo iritzien gaineko erantzukizunik. Inolako eduki ezegokirik edo legea nahiz hirugarrenen eskubideak urratzen dituen edukirik atzematen baduzu, gure e-mailera jakinarazi dezakezu: idazkaritza@lardizabal.eus
Estekak
LARDIZABAL.EUSek ez du bere gain inolako erantzukizunik hartzen web honi estekaturik dauden beste webgune batzuetan ematen diren zerbitzuengatik eta/edo informazioagatik. LARDIZABAL.EUSek ez ditu kontrolatzen eta inola ere ez ditu gainbegiratzen estekaturiko webak. Esteka horietan aritzen diren erabiltzaileek helmuga-webetan azaltzen diren lege baldintzak kontsultatu beharko dituzte.
Jabetza intelektuala
LARDIZABAL.EUS da web honetan sarturik dauden testu, irudi, logo, ikur bereizgarri, soinu, animazio, bideo, iturburu-kode eta gainerako edukien jabea, edota, bere kasuan, haiek erabiltzeko eta/edo ustiatzeko baimena du.
Web honen erabiltzaileek zilegi dute web honetan biltegiratuta dauden edukien erreprodukzioa edo biltegiratzea egitea, baina soilik beren erabilera pertsonalerako edota gure zerbitzuak kontratatzeko lege-baldintzetan baimenduriko xedeetarako. Horrenbestez, berariaz debekatua dago web honetan biltegiratutako edukien beste edozein transmisio, banaketa, erreprodukzio edo biltegiratze, osoa nahiz partziala, salbu eta LARDIZABAL.EUSek aurrez eta berariaz baimena ematen badu.
Bertsioa
Lege Ohar hau 2019ko azaroaren 26an emana da, eta, ezer aldatzen bazaio, webgunean argitara emanen da.