TALDE ELKAR-ERAGILEAK

HEMEN Talde Elkar eragileen albisteak

Zer dira TALDE ELKAR-ERAGILEAK:

Ikasgela antolatzeko modu bat da. Ikasleek talde txikitan lan egiten dute eta beraien arteko elkar eragina sustatzen da. Talde txiki bakoitzarekin heldu bat egoten da. Talde txiki bakoitzak heldu bat izan dezan boluntarioek parte hartzen dute.

Hainbat urtetan eskola askotan martxan egon ondoren, antolaketa modu hau Hezkuntza Jarduera Arrakastasu (HJA) kontsideratzen da eta hainbat helburu lortzen laguntzen duela frogatu da.

 

Helburua:

  • Familiok eta herritarrok egunerokoan gure geletan duzuen parte-hartzea areagotzea

  • Ikasketa maila hobetzea

  • Denon arteko Elkarbizitza sustatzea

 

Boluntarioak:

Boluntarioak  gurasoak, familiartekoak, herritarrak, ikasle ohiak...izan daitezke. Boluntario izateko ez da aparteko ezagupenik izan behar. Eskolan parte hartzeko motibazioa, borondatea eta haurrekin aritzeko interesa izatea nahiko da.

 

Boluntarioen eta irakasleen egitekoa: 

Irakasleak 4-6 ikasleko talde heterogeneoak  egingo dituzte eta hainbat jarduera aukeratuko dituzte taldeka egiteko. Jarduera bakoitza 15 minutu inguruan egiteko izango da. Boluntario bat jartzen da talde bakoitzean (gurasoa, familiakoa, herritarra, irakaslea…).Denbora amaitzen denean, ikasleak beste talde batera mugitzen dira, beste boluntario batekin beste jarduera bat egitera. Boluntarioa leku berean geratzen da eta aurreko jarduera bera egingo du beste ikasle talde batekin. 

 

Jarrera hauek bultzatuko dira: ikasle guztien partaidetza, elkar laguntza, elkarri azalpenak ematea, eztabaidatzea, ideiak partekatzea, denek ulertzea...

Talde elkar-eragileak gure eskolan: 

ALBISTEAK ETA ARGAZKIAK

Lehen hezkuntzako lehenengo zikloan talde elkar eragileak. 2018-2019 ikasturtea

Haur hezkuntzako talde elkar eragileak.2018-2019 ikasturtea  

 

Hemen duzue,  TALDE-ELKAR ERAGILEEI buruzko informazio osagarria:

https://www.schooleducationgateway.eu/files/esl/uploads/b82ba37.pdf