Ausa-Gaztelu Guraso Elkartea

logoa guraso.jpg

Lardizabal Herri Eskola ikasleen familia elkarteak AUSA GAZTELU du izena.

Senide-talde osoa ordezkatzen duen legezko tutoreen taldea 10 kidek osatzen dute.

Eskola-maila bakoitzak ordezkari bat, betebehar batzuk eta ordezko bat ditu.

Jarraian, 2026-2027 ikasturteko zerrenda ikus dezakezu:

MAILA

ORDEZKARIA

(Zenbat ikasturte daraman karguan)

ARDURAK

ORDEZKOA

HH2

Hector Honrubia (1)

Oihana Aranburu (1)

- Diruzaina (Agurtzane Larrarteren laguntzarekin)

Orkatz Gorrotxategi

HH3

Agurtzane Larrarte (2)

- Idazkariaren laguntzailea

- Elkarteko Gela antolaketa

Araitz Murua

HH4

Alazne Mujika (2)

- Jangela

- Zaintza arduradunaren laguntzailea

Adur Mendizabal

HH5

Gladys Calvo (2)

- Idazkaria

- Web gunea

- Batzorde Iraunkorra

- Jangela batzordea

Eneko Calvo

Leire Aizpuru

LH1

Amaia Irastortza (1)

- Lehendakari ordea

- komunikazio arloa

- itzultzailea

- Udalarekin lotura

Khan

LH2

Ederne Amondarain (2)

- Lehendakaria

- batzorde iraunkorra

- Jangela batzordea

Ibon Gurrutxaga

LH3

Zineb El Ghaouti (1)

- Zaintza

- Euskara eta kulturartekotasuna

- Jangela

Flavio Banterla

LH4

Ainara Nazabal (2)

- Eskola Berritze taldea

Ordezkoa: 

Sarai Yolismar Ruiz

Hurrengo ordezkariak:

Imanol eta Ixiar

LH5

Maitane Franco (1)

- Eskola kirola

Ana Laver

LH6

Unai Matxain (2)

- Jai Batzordea

- batzorde iraunkorra

Joseba Zubeldia

Familia elkartearen webgunea https://lardizabal.eus/eu/atala/guraso-elkartea helbidean aurkituko duzue eta harremanetarako posta gurasoelkartea@lardizabal.eus da.

 

Zer da Ausa Gaztelu Familia elkartea?

Hezkuntzan aktiboki parte hartzeko dago. 

Hauek dira bere izateko arrazoi nagusiak eta funtzioak:

-Elkartea familien eta eskolaren arteko zubia da, parte hartzeko gunea eta seme-alaben hezkuntza hobetzeko tresna.

-Familien ordezkaritza. Taldeko ahotsa dira ikastetxeko  zuzendaritzaren, irakasleen eta hezkuntza-administrazioaren aurrean.

-Eskola-kudeaketan parte hartzea. Ordezkaritza Organo Gorenean  (OOG) parte hartzen du eskola komunitatean osatzen duten  beste ordezkariekin batera, hau da, irakasleek,  irakasle ez diren langile eta udalak. Bertan erabakitzen dira  ikastetxearen funtzionamenduaren alderdi garrantzitsuak.

- Jarduerak antolatzea.

  • eskolaz kanpoko jarduerak (eskola kirola eta bere ekipazioa, zaintza zerbitzua…)
  • familientzako tailerrak, zine emanaldiak eta hitzaldiak
  • eskolako  jaiak
  • ikasleen eskubideen aldeko ekintzak (jangela, garraioa...)
  • elkartasun edo kultura-kanpainak (Zaldibiko jaiak, Korrika,  Santo Tomas, inauteriak, Olentzero eta Mari Domingi,  Kantu eskea…)

 

Nortzuk osatzen dute elkartea?

Lardizabal eskolako ikasleen familiek osatzen dute elkartea.

Maila bakoitzak ordezkari bat du elkartean, baita haren ordezko bat ere.

10 kide guztira. Karguak bi ikasturte irauten du.

Gogoratu, familiek beren borondatezko lana egitea garrantzitsua dela jardueretan. Denok lagundu dezakegu ahal dugun neurrian!

 

Ekintza asko antolatzeaz gain gero eta kudeaketa lan gehiago egin behar  izaten dugu (jangelako kuoten igoeren kobrantza, eskola kiroleko kontratazioak, nominak, ordainketak…)

Hori dela eta, hemendik aurrera ekintza garrantzitsuenetarako

Boluntariotza honela antolatzea erabaki dugu:

- Zaldibiako jaiak (LH6)

- Santo Tomas (LH1, LH2)

- Kantu eskea (LH3 eta LH4)

- Inauteriak: (HH3, HH4 eta HH5)

- Ikasturte amaierako jaia (LH5)

 

Eskola kirola:

Bi guraso arduradun aukeratu dira gela bakoitzeko:

(LH3, LH4, LH5 eta LH6en)