Goizetako zaintza

Zaintzako argazkiaGure eskolan, AUSA GAZTELU Guraso Elkarteak kudeatutako  goizeko zaintza  zerbitzua eskaintzen da.

Hainbat familik erabiltzen dute zerbitzu hau euren egunerokotasunean,  Zerbitzua ikasturte osoan zehar ematen da HHko gela batean, beti ere, begirale baten ardurapean (Begiralea: ROSA)

Goizean 8etatik 9etara izaten da zaintza zerbitzu hori. Izen emateak  urte osorako konpromisoa sinatzen du. Hileko zerbitzuaren kostua 50€ da. Noizbehinka erabili beharra izanez gero, 5€/eguneko kostua du. Udalaren laguntza jasotzen da. 

  • 2019/2020 ikasturtean hasita gosaria eskainiko zaie zerbitzu honetako erabiltzaileei.
  • Goizeko zaintza erabiltzeko interesa/beharra baduzue, Guraso Elkarteko ordezkariekin harremanetan jarri.