|
JANGELAREN FUNTZIONAMENDUA |
Bi jangela ditugu, bata jangela txikia bezala ezagutzen duguna eta eskolan kokaturik dagoena. Bertan txikienek bazkalduko dute. Bestea berriz, Zubi-Buru Elkartean kokaturik dago.
Jangela Batzorde bat dago, Zuzendaria, jangelako arduraduna, sukaldariak, begiraleak eta Guraso Elkarteko ordezkariez osatua.
Jangelako arduraduna: IGONE ESKISABEL
Janaria Zubi-Buru Elkartean prestatzen da egunero.
JANKIDE MOTAK eta KUOTAK (Hezkuntzak jartzen ditu):
Jantokian zenbat aldiz eta zer eperen barruan jango duten kontuan hartuta, ohiko jankideak, aldizkako ohiko jankideak edo noizbehinkako jankideak izango dira ikasleak.
OHIKO JANKIDEAK izango dira: jantokiko zerbitzua ikasturte osorako eskatu duten ikasleak, gutxienez astean hiru (3) egunetan joaten direnak. 5,15 €/bazkaria eta OHIKO JANKIDE GARRAIATUAk: 3,85 €/bazkaria. (Ikasturte osoa=10, 9 edo 8 hilabete jarraian. Iraila eta ekaina salbuetsi daitezkeelako).
ALDIZKAKO OHIKO JANKIDEAK izango dira, zaintza partekatuko egoerak edo guraso edo tutoreen lan-egoerak direla-eta, ikasturte osoan zehar erregulartasunez, baina astez aste edo hilez hil txandakatuta, bertaratzea aurreikus dezaketenak. 5,15 €/bazkaria eta eta OHIKO JANKIDE GARRAIATUAk: 3,85 €/bazkaria. (Ikasturte osoa=10, 9 edo 8 hilabete jarraian. Iraila eta ekaina salbuetsi daitezkeelako).
NOIZBEHINKAKO JANKIDEAK izango dira aurreko ataletan ezarritakoak betetzen ez dituzten ikasleak. 6,00 €/bazkaria
Jangela erabili behar ez duzuenean, bezperan edo egunean bertan 9ak baino lehen abisatzea eskatzen dizuegu. Egun bakoitzeko bazkari kopurua kalkulatzeko da batik bat, ez janari gehiegi edo gutxiegi prestatzeko. Jankidea jantokira ondoz ondoko bost eskola-egunetan edo gehiagotan joaten ez denean (abisatu denean), hezkuntzako aplikazioak otorduaren kuota erdi gisa kobratuko dio (ez du bazkaldu, baina berarentzat erreserbatuta zuen zerbitzua eta langileen kosturako).
Noizbehinkako erabiltzaileek, apuntatuta dauden egunez gain, beste egunen batean geratu behar baduzue, bezperan edo goizeko 9ak baino lehen abisatu.
Egun solteren batean zerbitzua erabili nahi bada, jangelako arduradunari bezperatik (edo egunean bertan goizeko 9ak baino lehen) jakinarazi behar zaio.
Ordainketa guztiak bankutik egingo dira (irailekoa urriaren 5ean, urrikoa azaroaren 5ean...)
Ikasturteko menuak telegramez bidaliko dira eta eskolako webgunean ere egongo dira. Familia erabiltzaile bakoitzari menuaren kopia bana banatuko zaio
Alergiarik edo intolerantziarik izanez gero, jangelako arduradunari informatu.
Goizetik bakarrik gaudenean, jangelako zerbitzua 14:15ak arte izango da.
Edozein zalantza galdetzeko edo jakinarazpenetarako:
🔹Telegram mezuak: @IgoneEskisabel
🔹Igoneren telefonoa: 617 88 11 24
🔹Eskolako telefonoetara deituz: 623 523 560 edo 943 88 42 51
Hezkuntza Sailaren Jangeletako inguruko informazioa eta araudia, honako esteka honetan.
*OHARRA: Ikasturte honetan jangelan hainbat aldaketa izango dira, aurreko ikasturte amaieran azaldu bezala. Hala ere, zenbait xehetasun ez dakizkigu oraindik eta datozen egunetan jakinaraziko dizkizuegu.