HIZKUNTZAK ERRAIETATIK. Euskara, Kulturartekotasuna eta komunikazioa. DOKUMENTALA OSORIK IKUSGAI.

Herritar andana bildu zen HIZKUNTZAK ERRAIETAN dokumentalaren aurkezpenera. Lardizabal Herri eskolak abiatutako proiektuaren barruan sortu da DOKUMENTAL hau, eta osorik ikusgai duzue eskolako webgunean. Gainera hainbat hizkuntzetan azpititulatua plazaratu da: euskaraz, gazteleraz, errumanieraz, arabieran eta urdueraz.

Hemen dituzue aurkezpeneko irudiak. Dokumentala ikusi ondoren, parte hartzaileek hitz egin zuten beraien esperientziaz.  Irudi galeria flickren.

2022 HIZKUNTZAK ERRAIETAN euskara eta kulturartekotasuna dokumentalen aurkezpena

 

Hona hemen, beheko bideo honetan.  Goierri Telebistaren kronika dokumentalaren inguruan.