BASO ESKOLA

maxresdefault.jpg

Zer da baso eskola?

Baso-eskola naturan garatzen den hezkuntza eredua da. Haurrek basoan edo ingurune natural batean jolasten, ikertzen eta ikasten dute, eta helduek  behatzailearen rola jokatzen dute, haurrak laguntzen, baina ez gidatzen.

Helburu bikoitza du:

  • Haurraren garapen integralean positiboki eragitea, naturak eskaintzen dituen onurak aprobetxatuz.
  • Natura bera eta biodibertsitatea babestea. Parte hartzen duten haurrek eta eskola-komunitate osoak ingurumenarekiko kontzientzia hartuko baitute.

Baso eskolaren ezaugarri nagusiak

  • Natura, ikasteko eremu bihurtzen da, hau da, ikasgela natura bera da.
  • Hezkuntza-edukiak curriculum ofizialean oinarrituta daude, eta natura bera da baliabide didaktiko garrantzitsuena.
  • Gainera, natura kontzeptu abstraktuagoak ikasteko ere erabil daiteke, hala nola matematika, komunikazioa edo, nola ez, larrialdi klimatikoa.
  • Ohikoa da jolas librea izatea ikaskuntzaren metodologia nagusia, haurrek ikasteko metodo naturaltzat hartzen baita.

 

Erabiltzen ditugun BASOAK:

  • Muitteiko basoa.
  • Etxaisko basoa.
  • Arreko Haiztie.
  • Olalde parkea

Gure eskolako " BASO ESKOLA " albisteak eta argazkiak HEMEN KLIKATU

 

ZALDIBIA, NATURAN HEZTEN DUEN KOMUNITATEA. Aurkezpena

 

AURKEZPENA baso eskolari buruz, familientzat. HEMEN KLIKATU

AURKEZPENA PDF baso eskolari buruz, familientzat. HEMEN KLIKATU