Zaldibiako eskola kirola

Kirol jarduera hezkuntza tresna garrantzitsu bat izan daiteke, behar bezala garatzen bada. Eskola Kirolak balioetan oinarritutako heziketara eta sozializaziora bideratutako kirol jarduera sustatzen du ikastetxeekin elkarlanean.

Gipuzkoako Foru Aldundiak jartzen du martxan urtero, Gipuzkoako ikastetxe, udal, kirol federazio eta klubekin elkarlanean ESKOLA KIROLA JARDUEREN PROGRAMA 6 urtetik 16ra bitarteko ikasleei zuzendua.

Eskola kirola programaren bitartez, Gipuzkoako ikasle guztiak kirola egiten hastea lortu nahi da. Kirol prestakuntza epe luzeko prozesu gisa lantzen da ikasle guztiei kirol anitz probatzeko aukera eskainiz. Hemen duzue informazio guztia biltzen duen webguneko lotura: Eskola Kirola