MUGIMENDU AUTONOMOA ETA GELAN ANBIENTEEN ANTOLAKETA

Anbienteak ingurune estimulatzaileak dira, non haurrak askatasunez mugitu, aukeratu eta modu naturalean garatu daitezkeen, beren interes eta motibazioen arabera. Aniztasuna errespetatzen duten espazioak dira, haur bakoitzaren erritmo indibiduala uneoro kontuan hartzen dutenak.


Irakasle behatzaile aktiboa da. Jakina, koordinatu egiten du eta estimulua da haurrarentzat; baina haurrak dira benetako protagonistak materialekin elkarreraginean daudenean, espazioetan zirkulatzen dutenean eta jarduerak egiten dituztenean.

Helduek espazioak behatu, berregituratu eta zaindu egiten dituzte, poliki-poliki ezartzen diren arauak errespeta daitezen. Behaketatik abiatuta, planteamenduak birformulatzen dira, eta haur bakoitzak nola laguntzen duen baloratzen da, bere unearen arabera.
Haurren autonomiari esker, halaber, heldua norbaitek behar duenean egon daiteke, eta bestelako esku-hartze puntualak egin ditzake. Horrela, ikasleen aniztasuna errespeta dezakegu, eta hain aberatsak diren ingurune horietan gertatzen diren egoerei erantzun diezaiekegu. Aldi berean, irakasleak haur bakoitzaren ezagutza handia bereganatzen du, planteamendu horrek interakzioa errazten baitu eta lotura oso indartsuak sortzeko aukera ematen baitu.


Anbienteak eboluzionatuz eta egokituz doaz ikasturteak aurrera egin ahala, proposamen berriak egiten dira, betiere ikasleen interesei eta beharrei erantzunez. Horregatik, anbienteetan lan egiteak antolaketa handia eskatzen du, eta kalitatezko materialen bilaketa etengabea. 

2017/2018 eta 2018/2019 ikasturteetan  Haur hezkuntzako gelak (HH3tik HH5era) gela bakoitza anbiente edo giro batean antolatuta zegoen. Lehen hezkuntzako 1. eta 2. mailako gelak anbiente konkretu batean antolatuta zeuden, liburutegia eta pasilua ere beste giro bat bezala erabiliz. Azken gelan hauetan soilik ordu batzutan egiten zen mugimen autonomo.  

2019/2020ean COVID-19aren ondorioz gela bakoitzean gune ezberdinak  egon eta gelak ez ziren partekatu.

2020/2021 ikasturtean Haur Hezkuntzan, zenbait taldetan, gelak trukatu dira, ikasleak nahastu gabe. Lehen Hezkuntzako 1., 2. eta 3. mailan ikasleak errotazioan, astean ordubetez 5 tailer ezberdinetatik pasa dira. Pixkanaka, hasierako egoerara antzeko antolaketara itzultzea da asmoa, unean unean ditugu talde, baldintza eta egoeretara egokituz.