Nor gara?

Zaldibiako Lardizabal herri eskolaLardizabal Herri Eskola Goierriko bailarako Zaldibia herrian kokatzen da, herriko eskola bakarra eta euskalduna. Ingurugiro natural ezin hobean gaude kokaturik: Txindokipean,  Amundarain erreka Lardizabal Eskolaren aurre-aurre duela, kirol instalazioz inguraturik, hala nola: futbito zelaia; ikastetxeari atxikiturik, pilotaleku estalia; parke botanikoa ederra eta umeen gozamenerako jolas-parke txiki bat,… Pilotalekua herrikoa da baina eskola orduetan ikastetxearen zereginetarako dira instalazioak.

Udaletxean gordetzen diren akten arabera, XIX.mende erdialdetik aurrera Zaldibiak eskola ezagutu du. Akta hauek jasotzen dituen datuak gutxi badira ere. XX. mende erdialdean Lardizabal izena hartu zuen. Leku fisikoari dagokionez, lokal diferenteak ezagutu izan ditu eta ez beti behar diren baldintza egokienetan.

1967. urtean “euskararen aldeko apustua egitea eta berezko hezkuntza baten alde lan egiteko” erabakia hartu zuten zenbait gurasoek eta ikastola martxan jartzea ausartu ziren. Ikastolari hasieran 3 eta 4u urteko zortzi umeek eman zioten irakasle baten ardurapean (irakaslea ez zen tituluduna). Ikastolak, Iztueta izena hartu zuen. Leku fisikoari dagokionez, hauek ere lokal arazoak izan zituzten.  1968.urtean, 3, 4 eta 5 urteko 20 ikasle izatera pasa ziren eta horrela,1972.urtean, 80 ikasleko taldea osatzera ailegatu ziren 5 irakasleen ardurapean.
Guzti honi aurre egin ahal izateko Guraso Elkartearen inplikazioa eta Elizgizonen laguntza ezinbestekoa izan zen.

70. hamarkadan beraz, Zaldibian, 2 ikastetxe zeuden, Lardizabal eskola, dena gazteleraz erakusten zuena eta Iztueta Ikastola, dena euskaraz erakusten zuena. Ikusirik, batetik, bi talde sortzen ari zirela herrian eta bestetik, umerik ez zegoela bientzako, 1979. urtean bi ikastetxeetako elkartze prozesua martxan jarri zen. Bi aldetako borondateari esker, 80. hamarkadan posible izan zen Lardizabal eskola eta Iztueta ikastola bateratzea. Aipatzekoa da Zaldibia izan zela lehenengo herria 2 ikastetxe bateratzea egin zuena eta beste zenbait herrirentzat eredu izatera pasa.

Ondorioz, 1986ko urtean eraikin berria egin zen eta ordutik Zaldibiako umeek eskola bat eta eredu bat bakarra ezagutzen dute, hau da, Lardizabal Herri Eskola “D” ereduan.