Batzorde MISTOAK

 

BATZORDE MISTOAK

Lan Batzorde mistoak  gure eskolako funtzionamenduko parte diren egiturak dira. Guraso, irakasle, ikasle,  udal  ordezkari eta herriko Elkarte edo norbanakoek partehartzen duten lan taldeak dira. Hilean behin biltzen  dira eskolan.  Batzorde hauetan pertsona guztiek berdintasunezko elkarrizketan parte hartzen dutela bermatzen da, bakoitzaren posizioa edozein dela ere. Gai jakin baten edo lehentasun desberdinei erantzuteko eratutako batzorde espezifikoak dira.

Batzordeek autonomiaz bertan adosten dituzte zenbait ekintza eta aurrera eraman  ere bai, horretarako behar duten laguntza eskatuz edo bilatuz. Batzorde horien koordinazioa Batzorde  Pedagogikoak eta  Eskolako Zuzendaritzak egiten dute.

2024-2025 ikasturtean honako Batzorde hauek egongo dira gure eskolan:

  • Kanpo Espazioaren Batzordea
  • Hezkidetza Batzordea
  • Jai Batzordea
  • Euskara Batzordea
  • Eskola Kirola Batzordea
  • Kulturartekotasun Batzordea

BATZORDE MISTOEN DATAK

  • Azaroak 5

  • Azaroak 26

  • Urtarrilak 7

  • Otsailak 4

  • Martxoak 18

  • Apirilak 1

  • Maiatzak 6

Ekaina (BALORAZIOA

 

BATZORDEAK BILTZEKO ORDUA

Batzordeak astearte arratsaldeetan biltzen dira ordubetez. Normalean ordua 16:10 inguruan izan ohi da, baina Batzorde bakoitzak egokitu dezake bere beharretara

 


 

 [O1]ul