GURE FAMILIAK

Aitziber Aranburu.jpg

ZER DA?
Beste herrialde batetik etorri den familia bat eta bertakoa den familia bat elkarrekin
harremanetan jarriko ditu ekimena da.

ZEIN DA HELBURUA?
- Etorkin familiei ezezaguna den herrialde eta herri batera etortzeak suposatzen dien
zailtasuna samurtzea
- Kultur -artekotasuna eta elkarbizitza bultzatzea
- Gure herria euskararen arnas-gunea izanik, bertakoa den familiak euskarara hurbiltzen
laguntzea familia berriari, euskararekin harreman positiboa izan dezaten eta bidez
batez euskal kulturara hurbildu daitezen
- Bertako familiek beste kultura bat ezagutu eta horrekin aberastea

NOLA GAUZATZEN DA?
Beste herrialde batetik etorri den familia bat eta bertakoa den familia bat (boluntario
aurkeztutakoak) elkarrekin harremanetan jarriko ditu eskolak. Harreman horren bidez bertako
familiak hainbat informazio eman edo laguntza eskainiko dio familia etorkinari beharrezkoa den
epealdian.
Elkarrekin harremanetan jartzen diren bi familiek seme alabak gela berekoak izango dituzte.
Honela errazagoa izango da gelari, eskolari eta bertako edozein ekintzari buruzko informazio
elkarbanatzea.

ZEIN INFORMAZIOA ELKARBANATUKO DA?
Adibidez ondorengo ekintza hauei buruzko informazioa emango da, beti ere familiaren eta
umearen beharren arabera:
 Eskolako eta herriko hainbat ospakizuni buruzkoak: eguberriak, inauteriak ...
 Eskolako edozein oharri buruzko zalantzak
 Eskola Kirola
 Herriko jarduerak edo bestelako ekintzak
 Guraso Elkartearen berri
 Euskal kultura eta euskararen inguruko informazioa
 ...

BOLUNTARIOAK
Hau guztia aurrera eramateko bertako familia euskaldunen kolaborazioa ezinbestekoa da.
Horregatik, eskolako familien artean boluntarioak bilatzen dira.

Ekimen honetan lagundu nahi baduzu, familia boluntario izan nahi baduzu, jarri harremanetan eskolako
zuzendaritzarekin edo Elkarbizitza Batzordeko edozein kiderekin.

 

Donostian sortutako proiektu interesgarri honetan oinarritu gara gure ekimena martxan jartzeko.

Ongi etorri eskolara. Familia laguna programa