ANTOLAKUNTZA: ZALDIBIAKO ESKOLA KIROLEKO MAHAIA

Eskola Kirolaren programa behar bezala garatzeko, ezinbestekoa da hezkuntza-komunitate osoaren eta erakunde desberdinen arteko koordinazio iraunkorra. Horretarako, Zaldibiako Eskola Kiroleko Mahaia da erreferentzia eta erabaki-gune nagusia. 

Jarraian jasota daude, Eskola Kirolaren parte diren protagonista eta eragile guztiak, bakoitzaren funtzioak zehaztuz:

 

ESKOLA KIROLEKO MAHAIA:

Eskola Kiroleko Mahaia da, beraz, koordinaziorako eta erabakiak hartzeko gune nagusia. Bertan ordezkatuak daude: Lardizabal Eskolako Zuzendaritza, Ausa Gaztelu Familia Elkartea, hark kontratutako Eskola Kirol Koordinatzailea eta hezitzaileak, Zaldibiako Udaleko Kirol arduradun eta teknikaria, LH 3-4-5 eta 6 mailetako guraso ordezkari bana/bina. Herriko eragileak ere bertara deituak izaten dira gaiordenaren arabera. Ikasturtean ohiko lau bilkura egiten dira: iraila, abendua, martxoa, ekaina. 

ESKOLA KIROLA ETA JOLASAREN BATZORDE-MISTOA

Ikasleen parte hartzea bideratzeko Eskolako Batzorde Mistoak baliatzen dira, Eskola Kirola eta Jolasaren batzorde mistoa, zehazki. HEMEN batzordeei buruzko informazioa eta ikasturte honetako datak.

 

GOIERRIKO ESKUALDE MAHAIA

Herri mailaz gaindi, Goierriko beste hainbat ikastetxerekin batera Goierri Behea eskualdeko koordinazio-gunea dago. Astelehenero biltzen da Ordizian, eta koordinatzaile pedagogikoa joaten da bertara Zaldibiako Eskola Kirolaren ordezkari gisa. 

 

ESKOLA KIROLAREN HARREMAN ESKEMA