HH4koak urmaelera bisitan joan gara.

Basoari baimena eskatu ondoren urmaela bisitatu dugu.

Aurreko asteko ostiralean, basora joateko karroa prestatu ondoren goizeko 9.30ak aldera basorako bidea hartu genuen. Bidean, errekan zegoen gartza behatzen gelditu ginen. Basora iritsi ginenean basoari baimena eskatu, jolas txiki batzuk egin eta urmaelera gerturatu ginen. Bertan, zapotxo bat, larba bat eta uhandre bat lortu genituen. Kubetetan sartu eta lortutako animaliak behatzen aritu ginen. Zientzia ekosistemara eraman genituen horietaz dugun jakinminari erantzunteko.