Maiatzeko bilera egin dute gaur Lehen Hezkuntzako geletako ordezkariek. Aurreko saioan landutakoari jarraipena eman zaio, zenbait proposamen landu eta garbiketa lan bat eginez:
Gehiago
JOSU SANZ Zientzia Esperimentalen Didaktikako irakaslea da EHUn, Haur Hezkuntza ikasten ari direnekin. Gure eskolan Urmaelean egiten den lanketaren berri emango du uztailean Manresan ospatuko den Haur Hezkuntzako Zientziaren Nazioarteko I. Kongresuan.
Gehiago
Asteartean Urmaelera joan ginen eta bizidun asko topatu genituen.
Gehiago
Alde batetik Urmaelean bizi diren zapaburuen metamorfosia behatzen ari dira eta bestetik egunero urmaeleko uraren tenperatuta neurtzen dute, gelako grafikan apuntatuz.
Gehiago
Azken ikasturte hauetan URMAELAren inguruan egiten ari garen lana dela eta, eman zaigu ZIGILU hau.
ARANZADI ZIENTZIA ELKARTEA izan da ezinbesteko BIDELAGUNA ibilbide honetan. Eskerrik asko!
Gehiago
ARANZADI elkarteko Ane Fernandez etorri zen formazio saioa gidatzera. Zenbait azalpen eman zituen eta talde txikitan lanean, marrazten edo pentsatzen jarri gintuen.
Gehiago
Atzo Lehen hezkuntzako 2. mailako ikasleak urmaelean ibili ziren. URMAELTXO proiektuan parte hartzen ari dira, NEIKER ikerketa erankundea, INGURUGELA eta ARANZADIrekin batera.
Gehiago
Jada Urmaelaren ondoan jarrita dago panela. Urmaelaean egon daitezkeen espezie ezberdinen izendapenak daude, baita tokiko hizkeran ere.
Gehiago
Musikak emozio eta sentimenduak adierazteko eta sorrarazteko indarra dauka. Urmaeleko musikak zer sentiarazten dizu zuri?
Gehiago
Gaurkoan, Aranzadikoak etorri dira narrastien, anfibioen, ekosistemen eta Urmaelaren inguruko azalpen batzuk ematera.
Gehiago
Zer ikusiko genuke zapaburu bat nola hazten den aztertuko bagenu?
Gehiago
Maiatzean zehar, Lehen Hezkuntzako ikasleak urmaelera joan gara musikako saioan. Bertan, belarriak z
Gehiago
Eskoletako Urmaelen Sarea eskola inguruan urmaela edo putzua duten eta eremu hori erabilera didaktikorako erabiltzen duten Euskal Herriko ikastetxeen sarea da. Bere helburu nagusia eskola horien arteko lotura sustatzea eta esperientziak partekatzeko aukera ematea da.
Gehiago
Eskoletako Urmaelen Sarearen baitan UrmaelBlitz izeneko ekimena burutu dugu. Helburua, urmaelen ondoan ikusten diren izaki bizidunak dokumentatzea da, eta ezagutza hori txikipedian argitaratzea. Horretarako, aste honetan Galder Gonzalez, Txikipediako bultzatzaileetako bat, izan dugu eskolan. Bere laguntzaz, 3. zikloko ikasleek Olalde parkeko bizidunen inguruko lanak argitaratu ahal izan dituzte txikipedian. Irakurri nahi al dituzue? Hona hemen linkak:
Gehiago
Udaberria iritsi da eta berarekin batera Olalde parkea bizidunez bete da. Horrelako altxorra eskola ondoan dugula aprobetxatuz, 3. zikloko ikasleak egun hauetan bertan ibili dira bizidun guzti hauek aztertzen. Argazki kamera, lupa eta prismatikoak harturik, animalia ezberdinak behatu eta ikertu dituzte. Uste baino gehiago daude!! Ondoren, parkean ikusi eta ikasitakoarekin, gaian sakontzen jarraitu dute gelan. Ikerlari bikainak!!
Gehiago