Urmaelaren bueltan zenbat abentura

Naturan murgilduz, hainbat animalia ezagutu ditugu: burruntziak, sugeak, igelak, uhandreak, urakerrak, ur kakalardoak, uroiloak, burrunak, zapaburuak, barraskiloak, tximeletak, gartzak...

Txori bat, sagu bat eta igel bat hilda topatu ditugu. Txoriari gaur egin diogu agurra, "txoriak txori" abestuz.

Gelan genituen zapaburu eta uhandreak urmaelera bueltatu ditugu.