Ikasle ordezkarien bileran, GARBIKETA lanak...

Maiatzeko bilera egin dute gaur Lehen Hezkuntzako geletako ordezkariek. Aurreko saioan landutakoari jarraipena eman zaio, zenbait proposamen landu eta garbiketa lan bat eginez:

Honako proposamen hauen berri emango dute ikasleek beraien geletan:

- Ostegunetan Lehen Hezkuntzako ikasle guztiek elkarrekin egingo dute jolasaldia plazan

- Ikasturte amaitu bitartean geratzen diren 4 astelehenetan, ikasleek eskola inguruak garbituko dituzte eta bildutako ikusgai jarri. Lurrera botatzen diren zaborren inguruko hausnarketa eragin nahi da honekin.

- Urmaelean aspalditik jarria zegoen PANELA garbitu da, izan ere ia ezin zitekeen paneleko ezer irakurri edo ikusi.

LH4ko ikasleek beste proposamen zerrenda bat ere ekarri dute gaurkoan, hurrengo saioetan lantzen jarraituko dena.