URMAELEAN IKERLARI

Gaurkoan LH5ekoak eltxoen laginketa egiten aritu gara.

Goiz pasa ederra egin dugu urmaelaren inguruan. Eltxoen larbak eta beste hainbat izaki aurkitu ditugu bertan eta kopurua erregistratu dugu. Behin urmaeleko lanak bukatuta, bildutakoa gelara ekarri dugu. Gure "ekosistemak" sortu ditugu zientzia gelan eta behaketa egingo dugu ea eltxoen metamorfosia ikusteko zortea dugun! Amaitzeko, ikerketatik bilduko ditugun datuak bidaliko dizkiegu NEIKER-ekoei.