URMAELAREN ASTEA

Kaixo lagun!!
Aste honetan urmaela ezagutzeari ekin diogu LH 1 eta 2koek.

 

Astelehenean Aranzadikoen bixita izan genuen eta urmaelari buruzko hainbat kontu azaldu zizkiguten.

Lantxo bat eman ziguten eta gaurkoan hori burutzera atera gara. Arkatzak eta paperak hartuta urmaela behatu, hainbat datu jaso eta marrazkiak egin ditugu.

Amaitzeko uretatik animalitxoak atera ditugu (uhandreak, zapaburuak, sorgin orratzen larbak...). 

Goiz ederra pasa dugu!