EHU-tik etorri dira, HHkoek Urmaelean egiten dutena ezagutzera.

JOSU SANZ Zientzia Esperimentalen Didaktikako irakaslea da EHUn, Haur Hezkuntza ikasten ari direnekin. Gure eskolan Urmaelean egiten den lanketaren berri emango du uztailean Manresan ospatuko den Haur Hezkuntzako Zientziaren Nazioarteko I. Kongresuan.

Nazioarteko kongresurako hainbat irudi hartu ditu JOSU SANZ-ek, eta IZASKUNek, Zientzia ekosistemako irakasleak, ikasleekin egiten ari direnaren berri eman dio.

Eskoletako Urmaelen Sareko beste zenbait eskolekin batera, MANRESAn  hizpide izango da Zaldibiako OLALDE Parkeko Urmaela. Baita irakasle izateko ikasten ari diren ikasleen EHUko geletan ere.