KASKABELTZA

Kaixo lagunok!!!
Gaur eskolara bidean kaskabeltz zauritu bat topatu dugu eta gelara ekarri dugu sendatzeko asmoz.

Azkenean Aretzen aitona etorri zaigu laguntzera eta aske uztea erabaki dugu, bera naturan izango baita zoriontsu. Askatzerakoan berriro ere erori egin da eta azkenean albaitariarengana eramatea erabaki dugu.

Azkar sendatu kaskabeltza!!!