Naturan Hezten

Ikuspegi ekosoziala lantzeko saioa

Asteburuan formakuntza saio bat izan da gure eskolan, “Ikuspegi ekosozialetik programatzen” izenekoa. Gure egunoroko jardunetan ikuspegi hori txertatzeko gakoak eta baliabideak landu dira bertan.
Gehiago

OLALDEko eremu bat txukundu dugu, guraso eta ikasleen artean

Kanpo Espazio Batzordean egin zen proposamena eta aste honetan burutu dira lanak
Gehiago

LH5 mailako ikasleak urmaelean egon gara eltxo larben bila.

Eskoletako Urmael Sareak proposatutako bioaniztasun erronkaren barruan gure urmaelean eltxoen larbarik ote dagoen aztertzen egon gara gaur goizean.
Gehiago

MANDALA sortu dugu OLALDE parkean

Udazkenean naturak eskaintzen dituen elementu koloretsuak erabiliz, Eguzkia irudikatu dugu mandala moduan LH5eko ikasleok
Gehiago

FORMAZIO saioekin hasi dugu ikasturtea

Etengabeko formazioan jarraitzen dugu irakasle taldeak: espazioen diseinua, BASO ESKOLA, Pedagogi Sistemikoa ...
Gehiago

NATURAN HEZI III TOPAKETA

Ekainaren 27 eta 28an UIKak antolatuta NATURAN HEZI III topaketetan parte hartu genuen irakasle guztiok.
Gehiago

Aldizkaria: ENERGIA, BIZITZAREN MOTORRA

Ingurumenaren zaintza, garapen jasangarriarekin erlazionatuta jarduerakbildu ditugu aldizkari honetan. Famili bakoitzera iritsiko da aldizkaria, paperean.
Gehiago

ARANZADIkoekin tailerra egin dute LH4-5 mailatakoek eta 5 urteko gelakoek.

Urmaeleko bizidunak aztertu genituen ARANZADIko Ion, Ane eta Asierren laguntzaz.
Gehiago

EHU-tik etorri dira, HHkoek Urmaelean egiten dutena ezagutzera.

JOSU SANZ Zientzia Esperimentalen Didaktikako irakaslea da EHUn, Haur Hezkuntza ikasten ari direnekin. Gure eskolan Urmaelean egiten den lanketaren berri emango du uztailean Manresan ospatuko den Haur Hezkuntzako Zientziaren Nazioarteko I. Kongresuan.
Gehiago

Urmaelean ikerketan ari dira Haur Hezkuntzako ikasleak

Alde batetik Urmaelean bizi diren zapaburuen metamorfosia behatzen ari dira eta bestetik egunero urmaeleko uraren tenperatuta neurtzen dute, gelako grafikan apuntatuz.
Gehiago

BARATZEKO LETXUGAK ETXERA ERAMATEN HASI GARA

Ostegunero bezala baratzera jaitsi gara. Gaur ere lan asko egin dugu.
Gehiago

Ikasleak eta familiak BASOAn, EKOGUNEkoekin

Guraso Elkarteak antolatutako irteeran hainbat guraso eta ikaslek parte hartu genuen larunbatean.
Gehiago

STEAM EUSKADI ZIGILUA AITORTU ZAIGU!

Azken ikasturte hauetan URMAELAren inguruan egiten ari garen lana dela eta, eman zaigu ZIGILU hau. 
ARANZADI ZIENTZIA ELKARTEA izan da ezinbesteko BIDELAGUNA ibilbide honetan. Eskerrik asko!
Gehiago