Udal FOROAn izan ginen

Agenda 2030 proiektua dela eta, aurten 6 GJH landu da eskola, URA. Herrian egindako diagnostiko ezberdinen berri eman zitzaien Udal ordezkariei.

Erreka, iturriak, leku ezberdinetako urak... aztertu dituzte ikasleek eta lortutako emaitzen berri ematen dute. Ura hobeto aprobetxatzeko dekalogoak sortu dira, errekak garbi izateko proposamenak, ipuinak...

Udal foroan LHko gela bakoitzeko bina ordezkari egon ziren, bi irakasle, alkatea eta zinegotzia, eta ARTELATZ-eko ordezkaria..

ARTELATZ ingurumen zerbitzuen laguntza izan dugu ikasturte osoan, herri diagnostikorako beharrezko materiala sortu digute. Udal Foroan egon zen ARTELATZ-eko ordezkari ANE  FELIPE ere. 

URA gaia lantzeko, Ingurumena zaintzeko eta jasangarritasunaren alde eskolan ikasturtea zehar egin diren jarduerak jasotzen dituen ALDIZKARIA argitaratu da ARTELATZ-en bidez eta laister izango da eskolako familia guztien etxeetan. 

Datorren ikasturtean, gai berdinarekin jarraituz, esku hartzea bat planifikatuko da.