Eskolako baratza

Urtea hastearekin batera gure baratza ere martxan jarri dugu.

Aste honetan LH1 eta LH4.mailako ikasleok hainbat barazki landatu ditugu baratzean. Horien artean, perrexila, letxuga, tipulina eta porruak. Landatutako barazkien ondoan, txarteltxo bana ere jarri dugu, zer den azalduz. Orain itxaron egin behar, ziur hauek zainduz uzta ederra jasoko dugula!