LH4koak gaur ARRE-ko hariztira joan gara

Hiruhileko honetan eremu honetan ibiliko gara. Bertan burutuko ditugu gure jarduerak.

Behelainoa lagun, goiz ederra pasa dugu. Asko ikasi eta asko disfrutatu dugu denok. Ohiko jarduerez gain erlearen ziztadaren jolasa egin dugu gaur. Ibilbideko etxe eta baserrien izenak ikasten ere hasi gara.