Ur ezberdinak aztertzen

Asteartean Silviaren laguntzaz leku desberdinetako uren ezaugarri batzuk aztertu genituen.

Astearte arratsaldean Silvia etorri zen eta leku desberdinetako uren ezaugarri batzuk aztertzen lagundu zigun. Urmaeleko, errekako eta eskolako iturriko urak hartu genituen. Lehendabizi tenperatura hartu genuen eta errekako ura zela hotzena ikusi genuen, ura erabat mugimenduan dagoelako izango zela ondorioztatu genuen. Jarraian agar agar zuen potetxo batzuetara ur pixka bat bota genuen eta bi egun pasa ondoren ikusi dugu edaten dugun urak bakteriarik ez duela, errekakoak bakteria batzuk eta urmaeleko urak bakteria asko. Bukatzeko errekako eta urmaeleko urak filtratu genituen eta ikusi genuen errekako ura oso garbia zegoela eta urmaelekoa zikina.

Arratsalde ederra pasa genuen. Eskerrik asko Silvia.