IKERKETA baso eskolan

Larraitz Altuna Gabilondo EHUko irakasle eta ikerlaria LH6ko taldearen BASO ESKOLA saioetara etortzen hasi da. Iaz hasi zen EHU eta gure eskolaren arteko lankidetza harremana gai honen inguruan.

"Baso-eskola eta hezkuntza ekosoziala uztartuz Lehen Hezkuntzan. Kasu azterketa" (EHU) ikerketan parte hartzen ari gara.

Ikerketaren HELBURUA da baso-eskolako saioetan ikaskuntza ekosozialak ebaluatzeko tresna bat diseinatzea eta baliostatzea. Horrela,  ikasleak garatzen doazen naturaleko atxikimendua eta baso eskolan egiten diren ikaskuntzak  modu sistematikoan neurtu eta ebaluatu ahal izango ditugu.

Ikerketa hau  gure hezkuntza proiektuaren baitan baso-eskola egitasmoa CURRICULUM-eko eskakizunekin lerratzeko,  eta harekin hobeto integratzeko, oso baliagarria izango da.