Naturan Hezten

5. ETA 6. MAILAKO IKASLEAK URMAELEAN ARANZADIKOEKIN

5. eta 6. mailako ikasleak urmaelean egon dira Aranzadikoekin, Eskoletako Urmaelen Sarean gaudenez, Aranzadikoekin batera jarduera ezberdinak egin dituzte. Animalia ezberdinak aztertu eta gelara ekarritako uhandreak askatu dituzte. Gainera, egindako jarduera grabatu egin dute Eskoletako Urmaelen Sarerako.
Asko ikasteaz gain primeran pasa dugu!!
Gehiago

URMAELARI BURUZKO HITZALDIA

Dakizuen bezala gure eskola "Eskoletako Urmaelen Sarean" sartu da ikasturte honetan. Eskoletako Urmaelen Sarea eskola inguruan urmaela edo putzua duten eta eremu hori erabilera didaktikorako erabiltzen duten Euskal Herriko ikastetxeen sarea da.
Gehiago

ZAINDU DEZAGUN OLALDE PARKEKO URMAELA!

Lardizabal Herri eskola ikasturte honetan "Eskoletako Urmaelen Sarea"-n sartu da.

Eskoletako Urmaelen Sarea eskola inguruan urmaela edo putzua duten eta eremu hori erabilera didaktikorako erabiltzen duten Euskal Herriko ikastetxeen sarea da.
Gehiago