URMAELARI BURUZKO HITZALDIA

2021-02-23
16:10
ANTZOKIAN

Dakizuen bezala gure eskola "Eskoletako Urmaelen Sarean" sartu da ikasturte honetan. Eskoletako Urmaelen Sarea eskola inguruan urmaela edo putzua duten eta eremu hori erabilera didaktikorako erabiltzen duten Euskal Herriko ikastetxeen sarea da.

Gai honi buruzko hitzaldi bat antolatu du eskolak. Hizlaria IÑAKI SANZ biologoa izango da, ARANZADIko eta INGURU GELAko kidea.  Bertan izango da eskolako irakasle talde osoa  eta  Antzokiko aforoa bete bitartean interesa duen edozein guraso edo herritarri ere joateko aukera emango zaio, aurrez izena emanda. Beraz, interesatua baldin bazaude,  zuzendaritza@lardizabal.eus-era mezu bat idatzi edo eskolako telefonora deitu dezakezu: