3. ZIKLOKO IKASLEAK EUSKARAZKO TXIKIPEDIAN ARGITARATZEN

Eskoletako Urmaelen Sarearen baitan UrmaelBlitz izeneko ekimena burutu dugu. Helburua, urmaelen ondoan ikusten diren izaki bizidunak dokumentatzea da, eta ezagutza hori txikipedian argitaratzea. Horretarako, aste honetan Galder Gonzalez, Txikipediako bultzatzaileetako bat, izan dugu eskolan. Bere laguntzaz, 3. zikloko ikasleek Olalde parkeko bizidunen inguruko lanak argitaratu ahal izan dituzte txikipedian. Irakurri nahi al dituzue? Hona hemen linkak:

UHANDRE PALMATUA (triturus)

BITXO BOLA (oniscidea) 

ZAPABURU

BIRIGARRO 

LARBA