Gure sustraiak lurrari lotuz...

Basoko elementuekin, Euskal Herriko historiari bukaera emateko, ardatz kronologiko bat sortu dugu. Bertan, ikasitako aro guztiak kokatu ditugu. Gustora ibili gara eta ideia guztiak hobeto ulertzeko balio izan digu. 

Bestetik, gai hau taldeka landu dugunez gelan, talde berdinak mantenduz, antzerki desberdinak egin ditugu. Bakoitzak landu duen aroaren antzerkia, hain zuzen ere. Aro bakoitzean bizimodua oso desberdina zela ikusi dugu eta talde bakoitzak hori islatu nahi izan du antzerki bidez.

Azkenik, gaur, Arreko basoan azken eguna izan da eta primeran pasatu dugu! Oroitzapen oso onak geratuko zaizkigu baso honi esker!

Mila esker emandako momentu guztiengatik ARRE BASOA! Beste bat arte!