ZAINDU DEZAGUN OLALDE PARKEKO URMAELA!

Lardizabal Herri eskola ikasturte honetan "Eskoletako Urmaelen Sarea"-n sartu da.

Eskoletako Urmaelen Sarea eskola inguruan urmaela edo putzua duten eta eremu hori erabilera didaktikorako erabiltzen duten Euskal Herriko ikastetxeen sarea da.

Zaldibian eskolako ondoko Olalde parkean (Parke Botanikoa) dugu Urmaela edo putzua. Udala eta ARANZADIKOekin batera, eskola putzuaren garbiketa eta zaintza lanetan parte hartzen ari da. Esaterako gaur bertan, ostirala, eskolako ikasle batzuk putzuan lanean aritu dira ARANZADI eta udal langileekin batera.
 
Bide batez, Urmaela eta bertako bizidunen zaintza egokia egiteko  jarraibideak nahiz arauak lantzen eta ikasten ari gara eskolan. Familiei ere eskatu nahi zaizue ondorengo  jarraibideak kontutan izatea:
- Urmaeleko bizidunak (animaliak, errute edo arrautzak...) ez ditugu inoiz  ukitu eta hartu behar🐸
- Urmaelera ez dugu ezer botako, ez makila, ez harri edo bestelakorik.🍁🌳
- Bertakoa ez den animaliarik ez da inoiz bota behar urmaelera (etxean izan ditugun arrain maskotak, dortokak ...)🐠🐢⛔
 
Arau hauek gogorarazteko KARTELAK ere jarriko digutu. Eskola orduan nahiz eskolaz kanpoko orduetan arauak bete daitezen denon lankidetza eskatzen dugu.