URMAELEKO BIZIDUNAK AZTERTZEN

Udaberria iritsi da eta berarekin batera Olalde parkea bizidunez bete da. Horrelako altxorra eskola ondoan dugula aprobetxatuz, 3. zikloko ikasleak egun hauetan bertan ibili dira bizidun guzti hauek aztertzen. Argazki kamera, lupa eta prismatikoak harturik, animalia ezberdinak behatu eta ikertu dituzte. Uste baino gehiago daude!! Ondoren, parkean ikusi eta ikasitakoarekin, gaian sakontzen jarraitu dute gelan. Ikerlari bikainak!!