herrira begira

Tailerra ikasleekin eta DOKUMENTALA herritar guztieentzat: "Zure platerean hasten da mundua"

Gaur, astelehena, LH1, LH2 eta LH3 geletako ikasleek tailerrak egin dituzten antzokian. Elikaduraren inguruan hausnartu, jolastu eta ikasi dute Landarlan-eko lagunekin. Behean ARGAZKIAK
Gehiago

Kantu Jira LH 2 eta LH5. Zatoz gurekin abestera!

Aurreko astean irakasleok ere kantuan irten ondoren, hastera doaz ikasleak ere KANTU JIRAN!
Gehiago

"UTOPIEN LANTEGIA"n parte hartu dugu!

Ostegun honetan LH4, LH5 eta LH6 taldeetako ikasle eta irakasleak Austriatik etorritako arkitektura ikasleekin aritu dira lanean.
Gehiago

Ikasturte honetako lehen BATZORDE MISTOEN saioa egin dugu!

Partaide asko bildu ginen bileretan, 50 pertsona inguru ikasle, irakasle, guraso, udal ordezkari eta herritarren artean. Hasiera bikaina!
Gehiago

UTOPIEN LANTEGIAN PARTE HARTUKO DUTE ESKOLAKO IKASLEEK

Gure eskolako ikasle batzuk ere parte hartuko dute ekimen honetan. Hiruzpalau ikasleko taldetxo bakoitza arkitektura ikasle batekin arituko dira lanean. Gustatuko litzaieken herriko plazari buruzko ametsak eta utopiak landuko dituzte.
Gehiago

Telegram aplikazioaren ikastaro praktikoa

Ostegunerako, urriaren 27rako TELEGRAM aplikazioaren inguruko IKASTARO PRAKTIKOA antolatu du udalak. Bi saio izango dira lehena Euskaraz ez dakitenentzat 14:45etik 15:45era eta bigarrena 16:15etik 17:15era saio orokorra. Interesatuek kultur etxean edo udaleko webgunean honetan egin dezakezue.
Gehiago

Batzorde mistoen inguruko FORMAZIO saioa TXATXILIPURDIkoekin

Atzo arratsaldean ia 30 laguneko taldea bildu ginen formazio saioan, irakasle, guraso eta udal ordezkariak geunden bertan.
Gehiago

Batzorde mistoen inguruko FORMAZIO saioa TXATXILIPURDIkoekin

Atzo arratsaldean ia 30 laguneko taldea bildu ginen formazio saioan, irakasle, guraso eta udal ordezkariak geunden bertan.
Gehiago

Aniztasun Jaia 2022, Zaldibian

Gaur eguerdian, urtero bezala, ANIZTASUN JAIA ospatu da Zaldibian. Bertan parte hartu dute gure eskola komunitateko hainbat kidek.
Gehiago

Lan eskaintza, BIDELAGUNA proiektua

Ikasturte osorako lanpostu baterako pertsona bat kontratatuko da, Hezkuntza Sailaren bidez. BIDELAGUNA proiektuaren baitan kokatzen da egitasmo hau, non arratsaldeetan eskola laguntza eskaintzen zaien zenbait ikasleri.
Gehiago

HITZALDIA: euskara, kulturartekotasuna, Komunikazioa

Karmele Perez eta Amelia Barquin-ek hitzaldi/solasaldi bat emango dute udaletxean.
Gehiago

Jolas eta hezkuntza eremu berria eskola aurrean

Eskola aurrean jolas- hezkuntza eremu berri bat egiteko lanak hasi dira aste honetan.
Gehiago

HIZKUNTZAK ERRAIETATIK. Euskara, Kulturartekotasuna eta komunikazioa. DOKUMENTALA OSORIK IKUSGAI.

Herritar andana bildu zen HIZKUNTZAK ERRAIETAN dokumentalaren aurkezpenera. Lardizabal Herri eskolak abiatutako proiektuaren barruan sortu da DOKUMENTAL hau, eta osorik ikusgai duzue eskolako webgunean. Gainera hainbat hizkuntzetan azpititulatua plazaratu da: euskaraz, gazteleraz, errumanieraz, arabieran eta urdueraz.
Gehiago

ANTZERKI EMANALDI ARRAKASTATSUA

Pasa den ostegunean, ekainak 16, ikasturte guztian egindakoaren emaitza ikusi ahal izan zen ANTZOKIAN
Gehiago

HIZKUNTZAK ERRAIETAN dokumentalaren aurkezpenera gonbidatzen zaitugu

Ikasturte honetan "Euskara, Kultur artekotasuna eta komunikazioa Lardizabal Eskolako Hezkuntza komunitatean" proiektua landu da. Horren baita, dokumental bat egin da, mezu hori komunitatera zabaltzeko.
Gehiago