Asteleheneko kantu jirarako prest!

2024-01-22
15:30
Zaldibiako plaza

Astelehenean, urtarrilaren 22an arratsaldeko 15:30etan izango da hurrengo kantu jira.

Urtarrilaren 22an, 4 urteko ikasleak eta 2.mailakoak plazan izango gara arratsaldeko 15:30etan kantu jirarako prestaturiko abestiak abesten. Gogo handiz gaude eta ondorengo abestiak abestuko ditugu: Ikusi mendizaleak, Isil isilik, Lau teilatu eta Txoria txori. Goazen hotzari aurre egitera guztiok batera abestuz eta gerturatu zaitezte laguntzera. Astelehenera arte!!!