KANTU JIRA erraldoia egin genuen ekainean

Aurtengo berrikuntzetako bat izan da eskolan KANTU JIRA-rena. Hilero hilero txandaka joan izan gara plazara, zenbait euskal kantu abestera. Ikasle, irakasle, guraso eta herritarrak biltzen ginen. Ekainean berriz, denok batera irten ginen, argazkian ikusten den modura.

Esperientzia aberasgarria izan da eta gelditzeko etorri den ekimena izango da.  Beraz, datorren urtean, berriro elkarrekin kantuan aritzeko aukera izango dugu. Kantu berriak ikasi eta abestuko ditugu, pixkanaka pixkanaka.

Beti bezala zuen proposamenetara irekita gaude.