Kultura eta herrialde aniztasuna areagotu izana eta Zaldibia euskararen arnasgune izatea dira proiektu honen abiapuntua. Zaldibiako Herri Eskola eta Guraso Elkarteaz gain, Etxekonekok Elkartea, Zaldibiako Udala, UEMA eta HUHEZI (Mondragon Unibertsitatea) dira proiektuan parte hartuko dutenak.
Gehiago
LGTBIFOBIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA dela eta Lardizabal herri eskolako ikasle eta irakasleek aniztasunaren bizipen askea sustatzeko helburuarekin herriko eremu ezberdinak mezu eta aldarrikapenez apaindu ditugu.
Gehiago
Gaur goizean, Olentzero eta Mari Domingi Lardizabal Herri eskolako umeak bixitatzera etorri dira Olaldeko parke botanikora. Bertan kantuz eta dantzan egin diegu ongi etorria.
Gehiago
Gaur Lardizabal Eskolakook ere, Euskararen Eguna ospatu dugu, herrian zehar.
Hementxe ikus ditzakegu burutu diren ekitaldietako bideotxoak.
Gehiago
Gaur, azaroak 28 Olalde parkeko basoa garbitzeko auzolana deituta zegoen. Bertan aritu dira eskolako hainbat guraso eta udala buru belarri basoa garbitzen!
Gehiago
Gaur goizean, Lardizabal herri eskolako ikasle eta irakasleek, emakumeenganako indarkeria salatzeko ekitaldi bat burutu dugu. Hemetxe ikusi dezakezute ekitaldiko bideoa.
Gehiago
Gaur hasi da EUSKARALDIA!!
Guk ere bat egin dugu EUSKARALDIArekin. Guztiok AHOBIZI edo BELARRIPREST txapak egin ditugu...eta geu ere inoiz baino gehiago saiatuko gara GEHIAGO, GEHIAGOREKIN ETA GEHIAGOTAN euskaraz egiten!!
Familiak ere animatuz!!!
Gehiago
Euskal Eskola Publikoaren Aldeko Plataformak abiatutako “Euskal Eskola Publikoaz Harro!&
Gehiago
Herriko plaza disenatze prozesuan parte hartu dute Lardizabalgo 3.zikloko ikasleek. Zaldibiko plaza eraberritzeko ideiak plano batean isladatu dituzte.
Gehiago
Gaur Santa Ageda bezperan euria egin arren ere herrian zehar kantuan ibili gara
Gehiago
Saio dotorea eskaini dute Eneko Araiztegik, Hodei Munduatek, Maide Garmendiak eta Oihana Iguaranek Lardizabal eskolan
Gehiago
Otsailak 4, Santa Ageda bezpera, Lardizabal herri eskolako ikasle eta irakasleak herrian zehar kantuan aterako dira. Arresenen, farmazian, plazan eta eskolan egingo dituzte geldiuneak, prestatu dituzten kantu eta koplak kantatzeko. Animatu gurekin parte hartzera!
Gehiago
Kanpo espazio batzordea lanean ari da. Batzorde hau, udaleko ordezkari, ikasle, gurasoak eta irakasleek osatzen dute. Haurreskola inguruan egingo diren lan batzuk planifikatzen hasita dago eta laister auzolanerako deialdia egingo du.
Gehiago
Lardizabal eskolan bertso saio didaktikoa izango da Zapiak Bat elkarteak antolatuta
Gehiago