Formazioa saioa. EUSKARA, KULTUR ARTEKOTASUNA ETA KOMUNIKAZIOA.

Atzo, gure eskolako komunitatearen zenbait kidek  formazio saio  bat izan genuen HUHEZIko Amelia Barquin eta Karmele Perez irakasleekin. Bertan guraso, irakasle, udal, Berritzegune eta Etxekonekok Elkartearen ordezkariak izan ginen. 

Ikasturtean zehar erabili daitezkeen formato ezberdinen aurkezpen, kontraste eta hausnarketa egin zen. Saio oso aberatsa izan zen. Irailean  beste saio batzuk egingo dira,  bat bereziki gurasoentzat eta beste bat irakasleentzat. 

 

Euskara- kultur artekotasuna eta komunikazioa uztartzen dituen proiektua pausoz pauso abiatzen ari da.

 

IKUSI HEMEN PROIEKTUAREN NONDIK  NORAKOAK:

Euskararen erabilera eta kulturartekotasuna Zaldibiako Herri Eskolan