Eskolaren kanpo aldea eraldatzeko ideai bila gabiltza. Baduzu proposamenik?

Badira ia 4 ikasturte Kanpo Espazioa-ren inguruko Batzordea martxan dela. Eskolaren inguruan jolaserako  eta edozein hezkuntza jarduera egiteko espazioak moldatzea da Batzorde horren helburua eta dagoneko hainbat ekimen eraman dira aurrera BIDEOAn ikusten den bezala.

Ikasturte honetan aurreko ikasturteetan egindako proposamenekin jarraituko da. Era berean aurten bereziki eskolaren aurre aldeko eremuari buruz pentsatu eta hausnartu nahi dugu. Zuk ba al duzu ideiarik? Zer proposatuko zenuke eskolako aurreko aldea hobetzeko? Ideiarik baldin baduzu jakinarazi batzordeko edozeini edo sasrtu zure proposamena eskola sarrerako kutxa gorrian. Gustura hartuko dugu.

 

2019 ordura bitarteko prozesuari buruz egindako BIDEOA