IGANDEAN ANIZTASUN FESTAN PARTE HARTZEKO GONBIDAPENA

Igande hontan  eguerdiko 12:00etan Zaldibiako plazan, beste urte  batez,   Aniztasun festa ospatuko da  ETXEKONEKOK Elkarteak antolatuta. Bertan herrian bizi diren jatorri ezberdinetako familiek beraien herrialdeko berezitasunen bat izango dute  erakusgai, kasu gehienetan jateko edo edateko zerbait, bertara hurbiltzen garen guztiok dastatu ahal  izateko.

Jaiaren helburua elkar gehiago ezagutu eta  herritarren arteko Elkarbizitzan pausuak ematen jarraitzea da.

Gure eskolako hainbat familik parte hartuko dute bertan, beraien herrialdearen ordezkari moduan.

Igande goizean Zaldibiako plazara joatera animatu nahi zaituztegu! ON EGIN!
 
HEMEN DITUZUE DUELA BI URTEKO ARGAZKIAK

--