Aniztasun Jaia ospatu da gaur ZALDIBIAN

Gaur eguerdian Aniztasun Jaia ospatu da Zaldibiako Plazan ETXEKONEKOK Elkarteak antolatuta. Bertan hainbat herrialdetako jatorria duten familiek beraien herriko berezitasunak jarri dituzte, nahi duenak dastatu ahal izateko. Gure eskolako hainbat familik parte hartu dute bertan. Ikasleek iaz egin zituzten muralak eta aurten egin duten mapa ere, bertan zeuden ikusgai.
Herritarren arteko ELKARBIZITZArako pausuak ematen jarraitzen dugu.

Hemen duzue argazkiekin osatutako bideoa eta beheko estekan argazkiak banan bana eskuratu daitezke.

ARGAZKIAK. Aniztasun Jaia 2021 ZALBIDIA