Irakasle taldearen formazioa saioa, Amelia Barquin eta Karmele Perez-ekin.

Gure ikastetxeko irakasle taldeak formazio saioa bat jaso du gaur HUHEZIko irakasleengandik.  "Kulturartekotasuna- Euskara- Komunikazioa" gaien inguruko ekimenaren baitan beste pausu bat izan da. Bertan aztertu dira, besteak beste, eskola eta familien arteko harremanean erabiliko diren hizkuntza eta formato ezberdinak. Beti ere euskaraz bizi ahal izatea, eta era berean,  kultur artekotasuna eta komunitateko kide guztien harteko harreman abegikorrak izatea bilatu nahi da.

Ostegunean, irailak 16,  gurasoentzako saioa izango da.