Feminismoa eta Hezkidetzaren inguruko saioa

Zaldibiako Udalak, herri mailako esku hartze prozesu bat abitu zuen, partaide guztien  ikuspegi feministan formatu eta sakontzeko.  

 

Testuinguru horretan eskolako ikasleekin eskuhartzeak egin dira eta  irakasleekin ere egingo da. Irakasle ez diren beste langile, boluntario eta begiraleentzat ere saio bat egingo da EMAGIN elkartearen eskutik. Hona hemen deialdia:

 

ZER: IKUSPEGI FEMINISTA ETA HEZKIDETZARI BURUZKO SAIOA

NORENTZAT: jangelako langileak, zaintzako langileak, eskola kirola/ pelota/ patin etab-eko entrenatzaileak, liburutegi tutorizatuko boluntarioak, ikasleekin jarduerak egiten dituen beste edonor  …

EGUNA: azaroak 11, osteguna

ORDUA:  14:30-16:00etara

NON: udaletxean