ZABOR bilketan ikasleak

Lau astelehenetan zehar, Lehen Hezkuntzako ikasleek, eskola inguruko zaborrak bilduko dituzte. Bildutakoa eskola atarian utziko da ikusgai. Garbitasunaren inguruko kontzientziazio lana egin nahi da ekimen honekin. Ikasle ordezkarien batzarretik irten zen hau egiteko proposamena.

Lehen Hezkuntzako 3 talde irteten dira garbiketa lanetara:

- batzuk futbitoa

- besteek frontoia

- beste talde batek eskola aurrekaldea eta haurreskola aldea

Herria eta eskola inguruak txukun mantentzeko kontzientziazio lan honetan, BASAJAUN-en bideoa ere zabaldu da. Ez duzu ikusi oraindik?  HEMEN duzu. 

BASAJAUN azaldu da Zaldibian. Mantendu herria garbi!