TXATXILIPURDIkoekin saioa, animatu parte hartzera!

2023-10-17
16:10
Lardizabal Eskola

Iazko saio arrakastatsuaren ondoren Batzorde Mistoen lehen saioa aurten ere TXATXILIPURDIkoekin egingo dugu. Irakasle, guraso, familiarteko, udal ordezkari, herritarrentzat eta eskola komunitateko edonorentzat irekia izango da.

Lehenengo saio honen ondoren honako hauek izango dira aurtengo Batzorde mistoen datak:

Urriak 17 (Txatxilipurdikoekin)

Azaroak 21

Urtarrilak 23

Otsailak 20

Martxoak 19

Apirilak 23

Maiatzak 21

Ordubeteko bilerak izanten dira, beti astearteetan, 16:10ean.  Honako Batzorde hauek daude:

  • KANPO ESPAZIO Batzordea
  • HEZKIDETZA Batzordea
  • JAI Batzordea
  • EUSKARA Batzordea
  • ESKOLA KIROLA Batzordea
  • KULTURARTEKOTASUN Batzordea

Animatu, eta zatoz Batzorde Mistoetara.

Familiaren batek behar badu, haur txikientza zaintza zerbitzua egongo da, aurrez abisatuta.