Gurutze Gorria elkartekoak LH5 gelan izan dira Ardiki egunean jasotako diruarekin egindako ekarpena eskertzen eta beraien egunerokoa azaltzen.

Pasa den urriaren 29an ospatutako Ardiki egunean Lh5 mailako ikasleek gozo postua jarri zuten plazan, arrakasta ederra erdietsiz. Lortutako dirua Palestinara bideratzea erabaki zuten.

Gaurkoan Gurutze Gorria elkarteko Ruth eta Leire eskolan izan dira, emandako laguntza eskertzeaz gain, beraien egunerokoa azaltzen, baita hondamendi eta gatazketara bideratzen dituzten materialak aurkezten ere. Elkartasuna bultzatzeko ekimen ederra.