Gure ametsetako ZALDIBIA irudikatzeko ariketa

Nolako herria nahiko genuke? Galdera horri erantzuteko jarduerak egin dituzte ikasle batzuk Txatxilipurdiko lagunekin.

Zaldibian,  herri mailan Herri hezitzailearen filosofia  lurreratzeko talde motorra sortzeko prozesua abiatu da. Azaroaren 19an Lehen Saioa egin zen  herritarrekin  eta bertan “herri ametsa” ariketa egin zen, herritarrek amesten duten herria irudikatu zen.

Haurrekin ariketa  berdina egin da, LH3 eta LH6ko ikasleekin. TXATXILIPURDI elkarteak gidatu du bai jarduera  eta baita helduekin egin zena ere.  Kimueneko aretoan egin ziren  saioak.