Eskola Komunitatea

Hasi dira BATZORDE MISTOAK!

Atzo, azaroak 21, izan zen batzorde mistoen lehen saioa. Saio honetan eta aurrerantzekoetan guraso, ikasle, udal ordezkari, herriko elkarteko kide eta irakasleok proposamen ezberdinen inguruan elkarlanean arituko gara.
Gehiago

Liburutegi Tutorizatuan BOLUNTARIO bezala aritu nahi duzu?

Boluntario sare baten bidez aurrera eramaten da ekimen hau. Ikasturtean zehar momenturen batean lagundu nahi zenuke? Jakin nahi duzu nola antolatzen garen?
Gehiago

Oporrak!

Amaitu da ikasturtea eta iritsi da Uda. Oporrak ondo pasatzea opa dizuegu denoi. Irailean berriz hemen izango gaituzue.
Gehiago

IKASTURTE AMAIERAKO JOLASETAN ETA EMANALDIAN PRIMERAN IBILI GINEN

Ikasturtea amaitzeko egun berezia izan genuen ekainaren 21ean.
Gehiago

Zatoz HORMA IRUDIA-ren margoketa prozesura

Egun hauetan gure eskolako fatxadan horma-irudi bat pintatzen ari gara. Jakinarazi nahi dizuegu ikasleek, irakasleek eta gurasoek sortu eta pentsau dugun diseinua dela hau. Gure errealitatea eta ametsak erakusten dituen ideia batean pentsatu dugu. Zuen gustokoa izatea eta egun hauetan gu bistatzea espero dugu, prozesua ikusteko eta, hala, horma iruidiaren xehetasunak azaltzeko.
Gehiago

Ikasturte amaierako JAIALDIA, 2023

Urtero bezala, azken eskola egunean, JAIALDIA izango dugu. Guraso, familiarteko eta herritar guztiak gonbidatuta zaudete.
Gehiago

HITZALDIA: Software librea eskolan?

Zer da software librea? Axola al digu pribatutasunak? Eta euskarak?Axola al digu hezkuntzan enpresa erraldoiak sartzeak? Ba al da beste aukerarik?
Gehiago

KANTU JIRA erraldoia plazan

Ekainera iritsi gara, eta ikasturte honetako azken KANTU JIRA egingo dugu. Eskolako ikasle eta irakasle guztiak joango gara plazara. Ikasleen familia eta herritar guztiak gurekin kantatzera gonbidatzen zaituztegu.
Gehiago

BIDELAGUNA eta LIBURUTEGI TUTORIZATUKOen merienda

Ohitura bihurtu da jada ikasle, Irakasle, boluntario eta familien artean egiten den merendola hau
Gehiago

Batzorde mistoen azken saioan, JOLASAK eta MERIENDA

Ikasturte honetako azken bilera egin dute gaur Batzorde Mistoek. Lehen zatian ikasturtearen balorazioa egin da talde txikitan. Ondoren, denok elkartuta, jolasen txanda iritsi da.
Gehiago

KULTUR ANIZTASUNAren nazioarteko egunean, GOSARIA elkarrekin

Igande honetan, maiatzak 21, ospatzen da Kultur Aniztasunaren Nazioarteko Eguna. Gure eskolan ere, herrian bezala, elkarbizitzen eta nahasten diren kultura ezberdinetako familiak ditugu.  
Gehiago

MAIATZAK 17, LGTBIQ+ fobiaren aurkako eguna

Gaur MAIATZAK 17, aldarrikapen koloretsua egin dugu.
Gehiago

Gure eskolako Hezkuntza Proiektuari buruz hitz egiteko 2. saioa egin dugu

30 lagunteik gora bildu ginen: irakasleak, gurasoak, familiak, udal ordezkariak ... Aberatsa bezain emankorra izan zen arratsaldea. Gure eskolarako nahi dutugun ekintza, proiektu, egitasmo, jarduerak... aukeratzen aritu ginen.
Gehiago

EDERRA izan zen ikasleentzat antolaturiko BERTSO SAIOA

Urteroko ohitura bihurtu da ikasleei zuzenduta prestatzen den bertso saio hau. ZAPIAK BAT Elkarteak antolatzen du eta Lehen Hezkuntzako 3., 4., 5. eta 6. mailako ikasleak izen ziren. Baita zenbait guraso eta herritar ere.
Gehiago