IKASTURTEKO AZKEN KANTU JIRA EGIN DUGU

Gaur ikasturteko azken KANTU JIRA egin dugu herriko plazan.

Hilero hilero txandaka egin ditugun KANTU JIREk izan duten arrakasta ikusita, gaur azkena egin dugu. 

Eskolako ikasle eta irakasle guztiak kalejiran joan gara eskolatik plazara.

Bertan familia eta herritar ugari elkartu zaizkigu eta denon artean KANTU JIRA ERRALDOI bat egin dugu.

Oso gustora abestu ditugu urtean zehar ikasitako abestietako batzuk eta giro politean egon gara.

Hurrengo urtean ere gogotsu jarraituko dugu euskal abestiak ikasten eta abesten.